Urbitarte Eraikuntzak

Etxebizitzak eraiki, eraberritze-lanak egin eta etxebizitzak, fatxadak, estalkiak, ezkaratzak eta merkataritza-lokalak birgaitu; adituak gara lan horiek guztiak egiten eta 40 urtetik gorako esperientziaren bermea dugu.

Gure helburu nagusia bezeroa gogobetetzea da. Gure zerbitzu guztiak pertsonalizatuak dira, eta bezero bakoitzaren premietara egokitzen dira. Proiektua aztertu, eta aholkuak eta ideiak ematen ditugu.

Ahalegina, profesionaltasuna, bezeroaren arreta eta zintzotasuna dira gure balioak.
Gure bezeroek lanean hartzen dugun konpromisoagatik eta ematen dugun arretagatik baloratzen gaituzte, batez ere.
Konfiantza ematen dugu obrako lanetan, eta, horri esker, etengabe aritu gara lanean hainbat eta hainbat urtez.